Izan ere, AEK hizkuntza akademia baino gehiago da. Gure euskaltegiek euskal txokoa, kulturgunea izatea dute helburu beti. Bertan euskara eskuragarriagoa egin nahi dizugu eta ikasteko bideak erraztu. Euskalduna bazara auzoko zure erreferentzietako bat izan nahi dugu. Eta euskaldunon eskubideen zaintzaile xume ere izan nahi dugu.Egingo al dugu programa ezagutzatik erabilerara eta normalizaziora urratsa ematen laguntzeko Gasteizko AEKren apostua da.
Gasteizko AEKkook Lakuako Zadorra AEK euskaltegian; Judimendiko Aixkiria AEK euskaltegian eta Arana kaleko Arana AEK euskaltegian topatuko gaituzu. Eta hemendik aurrera Egingo al dugu? Gasteiz euskaldun birtual honetan eta kalean, tabernetan, gaztetxean, gizartetxeetan... Gasteiz euskaldun errealean.
Argi dugu euskara gasteiztarron nortasunaren parte dela eta balore sozial eta kultural garrantzitsua dela, gero eta monolitikoagoa den mundu honetan. Gasteiz euskalduna egingo al dugu?.