2011/01/18

Arabako mintza eguna ospatu zen pasa den larunbatean

Urtean zehar mendira joan, afaldu, zinea ikusi edo besterik gabe hitz egiteko hitzordua egiten duten arabar mintzalagunak batu ziren urtarrilaren 15ean Gasteizen.
Egun ederra pasa zuten. Goizean alde zaharrean egin zuten bisita gidatua, euskaldunon iragana, oraina eta geroa gaitzat harturik. Kalejiran murgildu ziren gero, Gasteiz Kanturen eskutik. Odon Apraiz ikastolako bazkarira ehun lagunetik gora joan ziren eta Azido Folkloriko taldeak eskainitako emanaldia gozatu zuten, besteak beste.
Argazki gehiago ikus ditzakezue hemen