Irati Andak berak eman digu hitzaldiaren edukiaren berri:
"Eskalatzen daramat jadanik nire bizitzaren erdia baino gehiago. Bidaia horretan eskalada bizitzeko hainbat modu ezagutu eta bizi izan dut. Sentimendua eta esperientzia islatzen dituen ikusentzunezkoa da hau. Nire kirol bizitzaren joan-etorrien laburpen txikia, hitzez, irudiz eta musikaz lagunduta". Esan bezala, Irati Andak hitzaldia emango du otsailaren 14an, astelehena, 19:30ean Judimendiko Auzo Elkartean (Colá y Goiti kalea, 5-7).