2011/08/03

Jaietan ere euskaraz!

Jaiak gainean ditugu, eta hemendik kontu pare bat aipatu nahi ditugu.
Batetik, gogoratu urtero bezala AEK-k txosna jarri duela eta bertan ikasle eta irakasle prestuok ogitarteko goxo eta edari freskoak zerbitzatuko dizkizuegula. Hemen klikatuz txosnaguneko egitaraua ikus dezakezue.
Bestetik, Gasteizen euskaraz bizi nahi dugunok hitzordua dugu abuztuaren 7an Matxete plazan, animatu!