2012/02/07

Inauteri gala, jai berdea!

Jai ikaragarria antolatu dugu otsailaren 17rako. Urtero gai bat jartzen dugu mozorrotzeko eta aurtengoa berdea da. Gure hiria Green Capital denetik zoko guztietan ikus dezakegun kolorea da eta gu ere euskaltegreen bilakatuko gara. Etor zaitezte eta ospatu gurekin INAUTERI BERDEA!

Ezkerreko irudian klikatuz egitarau guztia ikusi ahal izango duzue. Honez gain, Jon Dalton musikariak inauteri berderako bereziki sortu duen abesti eta bideoa aurkeztu nahi dizuegu: