2012/11/05

Ostegun honetan bertso saio didaktikoa

Arabako Bertsozale elkartearen eskutik izango da eta Manex Agirre, Xabi Igoa eta Paula Amilburu bertsolariek eskainiko dute tailerra. Bertsoak nola entzun, nola ulertu, bertsolariek nola egiten duten... Mundu horren trikimailu eta bitxikeriak aurkeztuko dizkigute.

Azaroaren 8an, Aixkiria euskaltegian (J. Mardones 8)
18:30ean