2013/10/18

Eman izena Mintzalagunean! Bihar mintza eguna Gasteizen!



Arabako Mintza Eguna
URRIAK 19, larunbata · Gasteiz

Arabako mintzalagunen topaketa izateaz gain euskaldunon eta euskaltzaleen jai-eguna izan nahi du Arabako Mintza Egunak. Ekintza gehienak eta bazkaria Gasteizko Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian izango dira. Zatoz lagun giroan babarrun jan mundiala probatzera!!!

Bazkari-txartela: 12 euro (haurrak 6 euro) 
Bazkari-txartela eskatzeko: Idatzi zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz zure bazkari txartela eskuratzeko.



Egitaraua: 
11.00: Harrera beroa (hamaiketakoaeta guzti)
11.30: Mintza probak
13.00: Araba Mintza-Kantuz kalejira
14.30: Bazkaria (babarrun jana, mundiala)*
16.30: "Araba Saltzen" lehiaketa
17.00: Dantzaldia "Fan&Go" taldearekin
19.30: Kalejira "Akelarre" txarangarekin  
Bide batez, gogoan izan  SUPERMINTZALAGUNEAN izen emateko epea URRIAren 21ean amaitzen dela!! Izena emteko sakatu: gasteizkomintzalaguna.com