Aurten ere Errigora egitasmoa martxan jarriko dugu AEK-k, Sortzenek, Ikastolen Elkarteak eta Zazpiak Bat Harreman Sareak.
Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen
herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den
zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei
Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Horretarako, 50 euroren truke nafar produktuz osatutako saskia eskuratu
ahal izango da gaurtik hasita azaroaren 12ra bitartean. Eskaera Arabako
hainbat puntutan egin daiteke, hala nola, Gasteizen (AEKn,
Alkartetxean, Amaia Zentroan, Armentia ikastolan eta Toki Eder ikastolan
), Agurainen, Amurrion, Laudion, Argantzunen, La Puebla de Labarkan edo
Oionen.
Iaz, 8.0000 saskitik gora banatu eta 112.000 euro lortu ziren Nafar
hegoaldeko euskalgintzarako. Aurten lorturako diruaren %25 Nafar
hegoaldeko hiru proiektuetara joango da; Erriberako ikastolak, Euskaraz
bizi eta ikasiko Hamarratz proiektua eta Erriberako AEK.