Gasteizko Mintzalagunean izena emateko epea gaur hasi eta urriaren 20an amaituko da.
‘Biderkatu euskara’ leloak hizkuntza gaitasunak areagotu eta inguruko euskal hiztunak ugaritzea posible dela erakutsi nahi du.
Kanpaina honetan Asier Kidam mago gasteiztarrak hartu du parte eta Gasteizko 'Mintzalagun Tabernen' sarea osatzea da aurtengo erronka.