Egitaraua eta oharrak
Goizean goizetik giro ona egongo da Urepelen. Izan ere, festa
11:00etan hasiko da haurren Korrika Ttikia eta karrikako animazioarekin
(gaiteroak, ziganteak...). Eguerdian, ezker paretan bazkari herrikoia
antolatua daute urepeldarrek, ibarreko bertsolari eta kantariekin.
Plazan bertan kantaldia ere egonen da, 16:40etan Korrikaren ekitaldi
nagusia hasi arte. Arestian esan bezala, handik gutxira, arratsaldeko
17:00etan Korrikak Bankarako eta Baigorrirako bidea hartuko du.
Lehen egunaren egitarau osoa ikusteko egin klik HEMEN.
Urepele oso herri txikia izanik, autobus antolatuetan joateko eskatu dute antolakuntzatik. Hainbat ohar
eman dituzte garraioaren inguruan. Urepeleko bidea itxita izanen da
9:00etatik 18:00etara. Hori dela eta, aparkaleku bereziak prestatu
dituzte: Alduden autoentzat eta Bankan autobusentzat. Urepelera igotzeko
autobus joan-jinkariak (lantzaderak) egongo dira, 11:00etatik
18:00etara.