2015/09/09

[IRAILA] 2015/16 ikasturterako eskaintza, #astekogalderaAEK lehiaketa..



Hemen 2015/16 ikasturterako eskaintza begira dezakezu, zalantzarik baduzu etorri euskaltegira edo idatzi eta informazio guztia emango dizugu.

#astekogalderaAEK lehiaketa ere prestatu dugu, Astero galdera bat egingo dugu eta zuzen erantzuten dutenek zozketan parte hartuko dute: 100€ euskal kultur produktuetan xahutzeko! Hemen informazio guztia.

Horrez gain ostiral honetan Lakuan egingo dugun matrikulazio jaiaren berri eman nahi dizugu eta etortzera animatu:


Bestalde, gogorazi 2014ko 2. deialdian eta 2015eko 1.ean HABEren mailaren bat egiaztatu zenuten ikasleok dagoeneko eska dezakezuela diru-laguntza webgunean.