2015/10/05

Eman izena mintzalagunean!

Mintzalagunean, euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dira, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak sortzeko. Taberna edo elkarte batean, giro lasai batean, lagun artean. Bospasei lagunek osatutako talde txikiak dira, eta astean behin biltzen dira. 


Gasteizen, izena emateko epea urriaren 1etik 21era egongo da zabalik. Horretarako, gizarte etxeetan eta euskaltegietan zein GEU elkartearen egoitzan aurkituko duzun fitxa bete beharko duzu.


Online bidez ere eman dezakegu izena: www.gasteizkomintzalaguna.com web gunean.