2015/12/10

Mintzakafea: argazkiak eta ondorioak

Euskararen egunean mintzakafea antolatu genuen Lakuako Buddha tabernan. Lau taldetan banaturik ikasleek beste hainbeste gairi buruz hitz egiteko aukera izan zuten.
Hona hemen argazkiak eta hizketaldietatik atera zituzten izenburuak:

EKOLOGIA (Azaitz Unanue-rekin)














Fracking-a = Politika.
Gasteizen %20 bakarrik birziklatzen da.
Gaur egungo sistemarekin %21 birziklatzen da, atez atekoarekin %80.
Sistema neumatikoaren efizientzia oso txikia da.
Jendearen artean sortzen diren mugimenduek indar handia eduki dezakete.
Fracking-aren kalteak etekinak baino askoz handiagoak izango dira.
Hondamendiaren aurka.

EKONOMIA, LAN-MUNDUA (Andere Arriolabengoa-rekin)














Enpresen erraztasunak .
Multinazionalek agintzen dute ekonomian eta lan-munduan, eta ez zaie komeni krisia atzean uztea.
Kontziliazioaren bidez lanean eta familia bizitzan produktiboagoak izango ginateke.
Inoiz baino okerrago gaude.
Lan baldintzak berreskuratzea oso zaila izango da.
Etorkizun beltza.

KULTURA (Iker Arroniz-ekin)















Talde berriak, ibilbide luzea.
Kultur ekimenak antolatzeko Bilbo, Bartzelona edo Madril ospetsuenak dira, Gasteiz lasaiagoa da.
Bilbon ekitaldi garrantzitsuak antolatzen dira.
Maila ertaineko taldeak (200 eta 500 sarrera artean sal ditzaketenak) ia desagertu dira Euskal Herrian.
Gasteizen kultura arloan oso tradizionalak gara.
Talde ezagunek ezagun izateko eman beharreko pausoak.

ARTEA (Txaro Arrazola-rekin)














Egoera gero eta txarragoa da.
Oso zaila da artista izatea eta horretatik bizitzea. Dena den, zure pasioa bada, egin behar duzu.
Guggenheim-ek ez du aurrerapenik sortu artean, aurrerapen ekonomikoak baino ez ditu eragin.
Arteak erakundeengandik jasotako dirua izugarri murriztu da.