2016/04/07

Txiste lehiaketa, ortu ekologikora txangoa...

Gaur bertan barre gustura egingo dute Aixkiria AEK euskaltegian, 19:00etan txiste lehiaketa prestatu baitute. Euskaraz irri egin nahi baduzu... zatoz!



Bestalde, datorren astea ederki hasiko dugu: astelehenean Gopegiko "Padura" ortu ekologikora bisita egingo dugu eta.



Bukatzeko, ez ahaztu bernetegi txikira joango garela hilabete bukaeran. Oraindik pentsatzen ari bazara hartu erabakia, dagoeneko leku gutxi geratzen dira!