Hiru
ikasturteko ibilbide
oparo honetan, euskarari
eta nafar hegoaldeko
nekazal ekoizpenari
eginiko ekarpena ez da
makala izan. Ez bakarrik
ekonomikoa, elikadura
subiranotasunaren ildoan
eta euskaraz bizi eta
kontsumitzeko eremuak
berreskuratzeko bidean,
eragile, norbanako,
kontsumitzaile eta
ekoizleen arteko
harreman sarea sendotuz
doa eta pausu berriak
emateko irrikan gaude.
Ikasturte
berriarekin batera,
Errigoraren lehen
kanpainarekin gatoz,
nobedadez etorri
gainera:
1. Eskatzeko
epea urriaren
24tik
azaroaren 8ra
artekoa izango
da eta egiteko
aukera
desberdinak
daude:
-Nork bere eskuorria bete eta AEK euskaltegietan edota Alkartetxean entregatuz (eskuorriak Elkar liburudendan, Medicus Mundiren dendan, Alkartetxean eta hainbat taberna eta txokotan ere eskura daitezke)
-Internet bidez www.errigora.eus web gunearen bidez.
-Eskaera zerrenda bat osatuz zeure antolakunde, lantoki, eskola, dantza talde, elkarte, sindikatu... eta abarrean eta errigoragasteiz@gmail.com helbidera helaraziz.
2. Jasotzeko
epea azaroaren
26an,
larunbata
(10etatik
13.30era eta
17etatik
20etara), Txagorritxuko
auzo
elkartearen
egoitzan
(Gazalbideko
aparkalekua).
*Eskaera
zerrenda bat
osatu baduzue
eta saski
hauen
banaketaz
zeuek arduratu
nahiko
bazenute,
harremanetan
jarriko
gintezke euren
bila pasa
zaitezten.
3. Ordaintzeko
modua:
jasotzean
ordainduko
dira saskiak,
esku diruz (50
euro).
Mila esker!