2016/10/06

Martxan da ikasturte berria!

Astelehenean gogotsu ekin genion ikasturte berriari. Aurten ere blog hau erabiliko dugu interegarriak diren berriak aipatzeko. Ongi etorri!

Bi kontutxorekin gatozkizue gaurkoan. Batetik, Mintzalagunaren matrikulazio-epea irekia dagoela adierazteko.

Bestetik, #astekogalderaAEK lehiaketaren irabazlea nor den jakinarazteko.
Erantzunen bat bidali duzuen guztion artean ELKAR liburu dendan xahutzeko 50€-ko opari-txartelaren irabazlea zozketatua izan da. Badugu irabazlea eta berarekin zuzenean harremanetan jarriko gara. Zorionak Mikel!

http://gasteizkomintzalaguna.eus/wp-content/uploads/sites/2/2016/09/kartela-MP-moztuta-750x869.jpg