2017/01/19

Korrikaren urtemuga-jaia

KORRIKAren ideia eroa mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma. Horrexegatik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea.

Jaia Ficoba erakustazokan egingo dugu (Irun, Gipuzkoa) eguerdiko 13:00etan hasita, eta 19:30 aldera amaituko dugu, KORRIKAren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 €-koa izango da, eta izena emateko hemen klikatu.

20. edizioko ospakizunean elkartuko gara, AEK eta KORRIKA maite ditugunok ez dugu hutsik egingo-eta. Aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere prestatu dugu.