Erronkaz beteriko urtea hasi berri dugu AEKn: Egingo al dugu?, Korrika Kulturala, Euskara Pantaila Handian, KORRIKA 20... Ez dira, ez, ekitaldi txiki eta handiak faltako, eta horien guztien berri jasoko duzue gure eskutik.
Baina euskarak 365 egun dituenez, eta egunero euskaraz bizitzeko konpromezua hartua dugunez, hona hemen Oihanederretik helarazi diguten urtarrileko Euskararen Agenda. Denetarik eta denontzat!