2017/06/12

Bizi al daiteke euskaraz Gasteizen?

Egingo al dugu? programak urteko bere azken ekitaldiak osatuko ditu aste honetan eta hurrengoan. Bizi al daiteke euskaraz Gasteizen? Galdera horren inguruan bi mintzakafe antolatuko ditugu ostegun honetan eta hurrengo asteazkenean; bata, Zadorra euskaltegian; bestea, Hor dago tabernan.

Kultura, osasuna, komertzioak eta autogestioaren arloko gonbidatu bereziak izango ditugu gurekin, bere ikuspuntua gurekin partekatzeko prest.