2017/09/06

Matrikula bat zozkatuko du AEK-k


AEK-k 2017/18 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.

AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.

Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko eta galdetegia betetzeko.
Jasotzen ditugun izen guztien artean 2017/18 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.

Proposamenak irailaren 22ra arte jasoko dira, eta saridunaren berri irailaren 27an emango dugu.

Klik egin HEMEN galdetegira joateko.
Aurreko ikasturteetako irabazleak.
Informazio gehiago eta parte hartzeko baldintzei buruzko informazioa aek.eus webgunean.