2017/11/17

Neguko Barnetegi Txikia: Ondarrura!

Abenduaren 6, 7 eta 8an egingo dugu Barnetegi Txikia. Aurten Ondarrura joango gara, itsas ondoan dagoen Arrigorri aterpera, hain zuzen. Gainera, urtero bezala, azken egunean Durangon geldialdia egingo dugu Azoka bisitatzeko.
AEK-ko ikasleok azaroaren 30 arte izango dugu aukera izena emateko! Animatu: ikasi eta bizi euskaraz!