2017/12/04

"Bertsolari" eta umorezko bakarrizketa

Aste honetan Gasteizko AEK-ko 25 lagun, ikasle eta irakasle, Ondarrura joango dira Barnetegi Txikiaz eta Durangoko azokaz gozatzera.

Egingo Al Dugu? erabilera-programak, baina, ez du etenik, eta hurrengo
asterako bi ekitaldi iragarri ditugu, dagoeneko. Batetik, Oihanederren
"Bertsolari" filma izango da hurrengo abenduaren 13an, asteazkenez; bestetik, bere garaian bertan behera utzi behar izan genuen Txikiren bakarrizketa abenduaren 14an izango da, Hala Bedi Tabernan eta arratsaldeko 19etan. Zuen zain izango gara!