Dagoeneko prest dugu udaberri honetarako Barnetegi Txikia. Elizondotik gertu dagoen Lekaroz aterpean hartuko dugu ostatu, eta Nafarroako paraje ederretan ibiliko gara apirilaren 28, 29 eta 30ean. Baigorrin ospatuko den Nafarroaren Eguna bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea ere izango dugu.
Izena eman nahi? Galdetu zure AEK euskaltegian!