Gasteizko AEK-k KORONABIRUSAREN AURREAN
Azken egunotan, koronabirusaren zabalkundea eteteko, arrisku egoeran
egon daitezkeen kolektiboak batzen dituzten hainbat erakunde eta
espazioetan burutzen diren ekintzak bertan behera geratu dira. Jakin
dugu euskaltegi batzuk ere itxi egin dituztela, Osasun Sailaren
gomendioz, bertan izandako positiboak direla eta.
Egoeraren garrantziaren jabe, Gasteizko AEK-ko arduradunak HABErekin
harremanetan jarri dira eta normaltasunez jarraitzeko aholkua jaso
dute, betiere, gure artean (ikasle zein langile) positiborik ez
badago. Guk hartutako garbiketa neurriak egokiak direla gehitu dute.
HABEk berak jakinaraziko digu ezohiko neurririk hartu beharko balira.
Hala ere, prebentziorako neurri hauek zorrotz jarraitu behar ditugu
guztiok:
-
Eusko Jaurlaritzaren GARBIKETA NEURRIAK jarraitu: eskuak ura eta xaboiarekin garbitu, eztul edo doministiku egiterakoan ahoa estali, erabili eta botatzeko mukizapiak erabili. Kartelak ikusi.
-
SINTOMARIK BADUZU, lehenbailehen AEK-ko arduradunei jakinarazi (688 746463 edo 663192538) eta ez zaitez euskaltegira etorri eta osasun sailak martxan jarritako prozedura jarraitu (900 20 30 50 telefonora deitu).
-
EZ EKARRI HAURRIK euskaltegira.
Zuen kolaborazioa eskatzen dizuegu, denok zentzuz jokatzeko: guztiok
kezkatzen gaituen kontua da
eta.
Eskerrik asko,
GASTEIZKO AEK