Ikuspegi
komunikatiboa, hau da, hizkuntza bat ikastea ez da
gramatika hutsa ikastea. Ikaslea hiztun bilakatzeko gaitasun
komunikatiboaren garapena beharrezkoa da.
Erabilera
da helburu nagusia, hizkuntzarekin “gauzak” egitea. Horregatik
ikuspegi komunikatiboa, hizkuntza komunikatzeko erabiltzen dugulako.
Hizkuntzarekin
“gauzak” egin behar direla esan dugu. Hori dela eta ATAZA
bidezko irakaskuntza proposatzen dugu.
“Tareak” erdaraz. Orokorrean, ataza gizakiak emaitza edo helburu
jakin bat lortzeko egin behar duen edozein jarduerari esaten zaio;
adibidez, ogia erosi, kutxazainetik dirua atera, oporrak antolatu,
mendi batera igo...;beraz, eginbehar errealak ahalik eta testuinguru
errealenean kokaturik.
4
trebetasunak landuko ditugu.
- Hartzaileak: entzumena eta irakurmena.
- Emaileak edo sortzaileak: idazmena eta mintzamena.
Lau
trebetasun hauek batera landuko ditugu atazetan txertaturik eta
bestelako ariketa osagarrien bitartez eta eginbeharraren arabera
hizkuntzaren edo komunikazioaren atal bat edo beste hartuko dugu
langai.
Eduki
formalak (gramatika),
landuko ditugu,
noski, baina
horietaz gain,
hiztegia, zuzentasuna,
egokitasuna,
planifikazioa, testuen
antolaketa, mailari
dagokion hizkuntza
kalitatea, eta
abar, eta
abar. Gramatika
komunikatzeko tresna da (ulertzeko, hitz egiteko, idazteko tresna).
Bitartekoa da, ez helburua. Ez da nahikoa gramatika arauak
ezagutzea, erabiltzeko gai izatea da helburua. Hizkuntza erabiltzen
(gramatika ere erabiltzen, beraz) ikasi behar dugu eta ez gramatika
arauak besterik gabe.
Eskoletan
erabiliko ditugun teknikak eta ariketak
mota askotakoak izango dira, beti ere,
taldeari egokiturik eta ustez eragingarrienak aukeratuz.
Eta
jakina, IKASLEAREN AUTONOMIA ere bultzatu nahi izaten
dugu. Ikasleak ikasi egiten du irakasleak irakatsi baino. Tresnak
jartzen ditugu ikasleen aurrean, lagundu egiten diegu, baina azken
finean hizkuntza ikasteko ardura eta esfortzua ikaslearena da.
Jakina,
ikas prozesuan zehar zalantza asko izango du ikasleak, ikasle
bakoitzak dakarren helburua, aurreiritzia eta ibilbidea bereak diren
bezala, baina sortzen diren duda eta galdera guztiei momentuan
erantzuten saiatuko gara.
Bestalde,
TALDEA osatzea garrantzitsua da.
Bakarka
lan egiteaz gain, binaka edota taldeka ere lan egingo dugu. Izan ere,
elkarrengandik ere ikasten dugu. Ikaskideei entzunda, eurek
idatzitakoa irakurrita, ondo egiten dutena kontuan izanda edota
egiten dituzten akatsak ikusita, guk ere asko ikasiko dugu.
Dinamika
on bat sortu behar dugu denon artean. Denon indarrak eta aukerak
erabiltzeko eta ahuleziei kontra egiteko. Ikasleen maila homogeneoa
ez bada ere (inoiz ote da?) taldea
osatzea dago, elkarrekin lan egitea
badago, bakoitzari berea emanez eta exijituz.
Proposamenak,
kexak eta zalantzak momentuan
esan, horretarako beti da momentu ona, eta denon artean
saiatuko gara hobetzen.
Noski,
taldea eratzeko, baina, inportanteak dira asistentzia eta
puntualitatea ere.
Ebaluazioa
egiterako orduan aintzat hartzen dugu ikas-prozesua, eta
ez bakarrik azken ekoizpena. Amaieran ikaslearen
txostena jasoko duzue horren gaineko zehaztapen guztiekin.