AEK euskararen
normalizazioan diharduen erakundea da, honela definitzen ditu bere
xedea eta izaera:
“AEKren xedea
Euskal Herria euskalduntzea da. Horretarako, euskararen
normalizaziorako eremu guztietan egingo du lan: Ezagutza, Erabilera
eta sustapena. Lan esparru nagusiak bereziki hauek izango dira:
Helduen euskalduntze-alfabetatzea eta erabilera sustatzeko
egitasmoak. Jendartean txertatutako herri ekimena izanik, euskararen
eragile aktiboa izateko konpromisoa du, jendarteko beste eragileekin
batera euskararen aldeko jarrerak sustatu eta bultzatuz, euskaraz
bizitzeko aukerak sortu, gehitu eta hedatuko ditu.
Kudeaketa
demokratikoan oinarritutako kooperatiba izanik, erakundeak AEK kideon
integrazioa eta garapen profesionala lortzeari begirako bideak
jarriko ditu.”
Horrela ikusten dugu
irakaskuntza:
-Ikaslea da
ikas-prozesuaren ardatza, berak ikasten du.
-Irakaskuntza ez da
ezagutzen transmisio hutsa, ikasleak ez du bereganatzen
irakatsi nahi zaiona
soilik eta osorik.
-Irakaskuntzak
ikas-prozesua bideratzen eta laguntzen duten pertsonak eskatzen
ditu: irakaslea,
tutorea, gidaria, trebatzailea...
-Ikasten laguntzeko
modu bakarra ez da instrukzioa. Ikaslearekiko elkarreragina,
prozesua bideratzea,
gidaritza, motibazioa, ebaluazioa eta ikasteko gaitasunaren
garapena ere
irakasteko erak dira.
Euskalduntzea eta
normalizazioa
Euskarak hizkuntza
bizia izaten jarrai dezan eta Euskal Herriko lehenengo hizkuntza izan
dadin borondate soziala dago aspaldian.
Borondate sozial
horrek hizkuntza normalizatzeko prozesua jarri zuen abian aspaldian,
besteak beste Euskalgintza deituriko mugimenduan egituratu dena.
Horren barruan hainbat erakundek eta eragilek dihardute.
Normalizazio
prozesua ildo desberdinetan garatzen da:
-Hizkuntzaren
corpusa gaur egungo funtzio komunikatiboetara egokitzea (ortografia,
hiztegia, hizkuntza-teknologiak...)
-Euskararen
normalizazioaren aldeko jarrerak, jokaerak, iritziak eta sentipenak
sustatzea.
-Hizkuntzarentzat
estatus juridiko-administratibo egokia lortzea (ofizialtasuna,
hizkuntza-eskubideak...)
-Euskararen ezagutza
hedatzea. Berreuskalduntzea, euskalduntzea edo
euskalduntze-alfabetatzea deitzen den prozesua.
-Euskararen
erabilera hedatzea arlo, komunikazio-sare eta leku guztietara.
AEK normalizazio
prozesuaren eragilea eta Euskalgintzaren partaidea da. Hain zuzen ere
erakundearen xedea honela definitu dugu:
“AEKren xedea
Euskal Herria euskalduntzea da. Horretarako, euskararen
normalizaziorako eremu guztietan egingo du lan: ezagutza, erabilera
eta sustapena. Lan esparru nagusiak bereziki hauek izango dira:
helduen euskalduntze-alfabetatzea eta erabilera sustatzeko
egitasmoak.
Kontseiluaren
Hizkuntza Politika Eraginkorra 6 dokumentuarekin bat egin du AEK-k,
eta han horrela definitzen da normalizazioa:
“Euskal Herriko
herritar guztiontzat beren eguneroko eta mota guztietako jardunean
ohiko eta lehentasunezko hizkuntza izatea da "euskararen
normalizazioaz" ulertzen duguna.
Euskararen
ikas-irakaskuntza normalizazio prozesuaren atala da AEKrentzat beraz.
-Euskalduntze-alfabetatzearen
funtzioa euskalerritarrek euskara erabiltzeko
gaitasuna eskuratzea
da, norberaren bizimoduko arlo guztietan komunikazio-
beharrak asetzeko.
-Euskararen ezagutza
hortaz hizkuntza erabiltzeko gaitasuna izanda, euskalduntze
prozesuaren azken helburua erabileraren hedapenean eragitea da.
-Erabileraren
hedapena normalizazioan eragiten duten beste aldagaien menpe
dago: ezagutzarekin
batera jarrerak, ideiak, iritziak, estatusa eta corpusa.
Euskalduntzeak
horietan guztietan ere eragin behar du beraz.
-Euskararen
ikas-irakaskuntzak euskararen errealitatearekin lotuta egon behar
du: hiztunen egoera
soziolinguistikoarekin, komunikazio-sareekin, erabilera
esparruekin eta
erreferentzia soziokulturalekin batetik, eta euskararen eremu
geografiko eta
sozialarekin, erregistroekin, dialektoekin eta erabilera errealarekin
bestetik.
Metodologia
komunikatiboa
Ikas-prozesua
antolatu eta kudeatzeko AEKn ikuspegi komunikatiboa dugu bide
lehenetsia. Arrazoi
hauengatik:
1. Ikas-prozesuaren
helburua komunikazio-gaitasunean jartzen du.
2. Hizkuntzaren
praktika erreala eskatzen du, komunikazio gaitasunaren zein
normalizazioaren
ikuspuntutik baliagarria.
3. Ikaskuntza
garatzeko ingurune egokia eskain dezake: praktika, elkarreragina,
sozializazioa.
Ikuspegi horretan
oinarrituta, hauek izango dira gure ildo didaktiko nagusiak:
Helburuen betekizuna
-Lan guztia
helburuen betekizunari begira jarri behar dugu, lan eta aktibitate
guztiak ibilbide
horretan kokatuta egon behar dute eta horren kontzientzia izan
behar dugu: zer,
zergatik eta zertarako ari garen egiten. Hori izango da gure
lanean
eraginkortasuna lortzeko giltzarri nagusia.
-Helburuen
betekizunarekin batera prozesuan parte hartu duten pertsonen
asebetetzea etorri
behar da: ikasleak, irakasleak, laguntzaileak, bezeroak. Baita
erakundearen zein
gainerako interes taldeena (administrazioa, euskalgintza, talde
sozialak...).
Ebaluazioa
Ebaluazio jarraia
edo formatiboa
Une zehatza baino
lan egiteko modu edo ikuspegi bat da hau. Ebaluazioa etengabeko
hobekuntzarako tresna gisa ulertu behar dugu honela. Ikaslea eta
ikastaroaren bilakaera ulertu eta egokitzeko. PEKE zikloarekin lotuta
dago, ikastaroak berak bere zikloa du, baina ikastaroaren barruko
fase eta aktibitate guztiek ere izango dute euren PEKE zikloa. AEKn
ebaluazio jarraia hobetsiko dugu beraz lan egiteko era bezala.
Egiaztatzeko
ebaluazioa
Pertsonaren
hizkuntza maila administratiboki egiaztatu beharko dugu batzuetan:
agiriak edo ziurtagiriak emateko, hizkuntza-proba bat egiteko baimena
emateko edo beste eskakizun administratiboren baterako.
Kasu horietan
ebaluazio bideak eta irizpideak honela ezarriko ditugu:
-Egiaztapen hori
araututa badago, administrazioak edo dagokin erakundeak
emandako arauetan
zehazten diren ebaluazio irizpideak, mailak, probak
edo metodoak
erabiliko ditugu.
Hemen sartzen da
hizkuntza maila egiaztatzeko azterketara aurkeztu ahal izateko
ebaluazioa. Azterketa antolatzen duen erakundeak (HABEk adibidez)
erabiltzen dituen proba-ereduak, ebaluazio irizpideak eta eskalak
erabiliko ditugu.
Azken ebaluazioa
Ikastaro edo
jarduera baten amaieran lortutakoa jasotzea du helburu nagusia. Hala
ere, hainbat arloren hobekuntzari begirako ebaluazioa ere egingo da
(ikastaroaren programa, programazioa, baliabideak, irakaslearen
lana...)