2010/11/17

2010-2011 ikasturterako Egingo al dugu? programaren aurkezpena!

Atzo Aixkiria euskaltegian egindako agerraldian aurkeztu genuen aurtengo ekitaldien zerrenda eta baita berrikuntzaren bat ere. besteak beste blog hau bera eta facebook-eko kontua. Ekainera arte egongo da zer ikusi, zer entzun eta zertan parte hartu. Luze joko luke dena zerrendatzeak eta hemendik urte bukaerara arte prestatutakoa iragarriko dugu:

- Gaur bertan,
azaroak 17, Lakuako Buddha tabernan 19:00etatik aurrera diaporama: Afrika hegoaldea bizikletaren iparrean, Koldo Zubizarretaren eskutik.

-
Azaroaren 24 eta 25ean Judimendiko auzo elkartean barreterapia tailerra 19:30etatik aurrera

- Abenduaren 4, 5 eta 6an barnetegi txikia
Lekeition

Poliki-poliki joango gara datozen ekimenen berri ematen hementxe bertan eta facebook-en bitartez. Animatu eta parte hartu!