Afrikako hegoalde aldera joan ziren hegazkinez (gutxi gorabehera 1000 eurogatik). Han hasi ziren bizikletaz ibiltzen baina ez zuten egin bidaia osoa bizikletaz, kilometro batzuk autobusez edo hango jendearen furgonetaz egin zituzten.
Nire iritziz, herrialde bat ezagutzeko modu on bat da, batez ere merke aterako da eta. Azken finean, egiten dena benetako turismoa da. Zergatik? Bada, herrialde hau bezalako batera joaten garenean, normalean bidaia agentzia baten bidez kontratatzen dugu pakete bat, eta pakete horren barruan daude sartuta hango luxuzko hotelak eta safariren bat. Baina hau ez da herrialdearen egia, leku horiek bakarrik dira herrialdearen %10a (gutxi gorabehera, nire iritzia da).
Beste alde batetik, hango bizimodua ezagutzea oso ikusgarria da, orain dela ez hainbeste denbora gu ere horrela bizi ginela esan behar badut ere. Nork ez du gogoratzen gure amonek antzera oiloak hiltzen zituztenean?
Nahiz eta hango umeak hurbiltzea oso bitxia izan den, ez litzateke horrela izango elkarrekin paperak aldatuko bagenitu. Hizlariek esaten zutenez, imajina ezazu baserri galdu batetik bat-batean agertuko balira hamar beltz elefante baten gainean, nola geratuko litzateke baserriko jendea? Batek daki!
Honek guztiak eramaten gaitu esaldi bakar batera; zenbat eta gutxiago eduki, orduan eta gutxiago eskatzen dutela. Beraz, protagonistek bidaia bat egin dute pasatu ziren herrietako eskuzabaltasuna jasotzen.
Orduan, eta bukatzeko, esango dut kontatu diguten moduan bidaia hau egitea oso emankorra izango dela, denbora badaukazu bidaia egiteko, noski.
V.S.