2010/12/01

Zadorrako ikasleek Sahararen inguruko artikulua idatzi dute

Badakizu non dagoen Mendebaldeko Sahara?


  • Kokapena

Afrikako iparmendebaldean kokatuta dago. Iparraldean Marokoekin muga egiten du, hegoaldean Mauritaniarekin, mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin eta ekialdean Aljeriarekin.

  • Hedadura

Mendebaldeko Saharak 286 000 km2 dauzka. Munduko basamorturik handienaren barruan dago.

  • Biztanleak

1.000.000 saharar dispertsaturik daude.

  • Hizkuntza ofizialak

Hassania, arabiera eta espainola.

Hiriburua

El Aaiún, iparraldean kostaldean dago,Marokoren ondoan.

  • Aberastasuna

Alde batetik, lurraren azpian dauden fosfato meatokiak; beste aldetik, munduko arrantza erreserbarik handienetakoa du.

SAHARA MENDEBALDEKO HISTORIA

1884an Espainiak Mendebaldeko Sahara okupatu zuen. Sahararrak ez zeuden ados egoera horrekin, eta horregatik Fronte Polisarioa sortu zuten 1973an.

1975ean Marokok Sahara okupatu zuen Martxa Berdearekin.

Franco hil zenetik (1975an) 1991ra arte guda egon zen. Guda eta gero, Marokok eta Fronte Polisarioak NBEren (Nazio Batuen Erakundearen) Konponbide Plana onartu zuten.

1992an autodeterminazio erreferenduma egitea erabaki zen, baina oraindik ez dute egin, Marokok ez daukalako presarik.

1997an James Baker izendatu zuten ararteko. Houstongo Akordioa sinatu zen eta erreferenduma egitea erabaki zuten baina hau ere ez zen egin.

James Bakerrek proposamen bat egin zuen: alde batetik, Saharan errolda egin behar zutela, eta beste aldetik, bost urteko epean erreferenduma egingo zela. Fronte Polisarioak proposamena onartu egin zuen, baina Marokok, berriz, baztertu.

2004an James Bakerrek kargua utzi zuen.

2005ean Mendebaldeko Saharan Intifada sortu zuten.

2006an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 30. urteurrena ospatu zuten.

2007an Maroko eta Fronte Polisarioa Sahararen etorkizuna negoziatzen hasi ziren berriro, baina ez zen ezer lortu, eta gudara bueltatzeko beharra aipatu zuten.

2008an ez zen ezer aldatu; Marokok autonomiaren aldeko jarrera azaltzen zuen eta Polisarioak independentzia aldarrikatzen zuen. Hirugarren negoziaketan ez zen ezer lortu, orduan Polisarioa gudara joateko prest dago.

Kanpamentuetan egoera oso larria da, nazioarteko laguntza gutxi iristen delako.

ETA GAUR EGUN ZER ARI DA GERTATZEN?

Aurtengo udazkenean, sahararrak manifestazioak egiten hasi dira euren eskubideak aldarrikatzeko. Kontrol batean, adibidez, Marokoko poliziak 14urteko mutil bat hil zuen. Istiluak sortu ziren eta polizia indarrez Gdaim Izikera sartu zen dena txikitzeko. Ordutik, Marokoko militarren erasoak etengabeak dira.

Bertsio ezberdinak daude: Marokok dio bere hiru polizia hil direla eta legea errespetatu dutela; Polisarioak dio hildakoa bat dela eta lekukoek diote marokoarrek sarraskia eragin dutela.

Polisarioaren eta Marokoren arteko negoziaketak hastear zeudela erasotu dute (Marokok autonomiaren alde egiten du, eta Polisariok independentziaren alde).

Badirudi, hala ere, Polisarioa eta Maroko negoziaketan hasiko direla, baina gero eta gehiago dira Polisarioari negoziaketa utzi eta armak hartzeko diotenak, Marokok uler dezakeen elkarrizketa bakarra gerra delako.

Hala eta guztiz ere, herriak tinko eta gogor darrai!!!