2011/01/19

Arabako Sagardogileek Korrika omenduko dute

Arabako sagardogileek urte hasiera guztietan bezala, urtarrilaren 22an, 2011ko Arabako Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dute.

Ekitaldia 19:30ean izango da, Aramaioko Iturrieta Sagardotegian.

Aurtengo gonbidatu berezia "KORRIKA 2011” izango da. Edurne Brouardek (Korrika 2011ko arduraduna) eta Mertxe Mujikak (AEK-ko arduradun nagusia) zabalduko dituzte kupelak.

Txalaparta, bertsoak eta trikitia izango ditugu bertan.