2011/02/02

Gasteizko Korrika kulturala aurkeztu dugu


Korrikak gauza asko dakartza berarekin, eta korrika kulturala da horietako bat. Gasteizko AEKko kideok ere buru-belarri ibili gara datozen hiru hilabeteetarako egitarau anitz eta interesgarri bat osatzeko.
Horixe da hain zuzen ere gaur goizean emandako prentsaurrean aurkeztu duguna. Ilusio handiz antolatu dugu eta euskara ikasle eta euskaldun guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldietan parte hartzera.

Lehenengo hitzorduak bihar bertan dira:
- Zine-Foruma Aldabe gizarte etxean. Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz. 19:30ean.
- Kontzertua Gora tabernan: Zain. 20:30ean (info gehiago hemen)