Langabezian dauden bost aktorek, arima eta bihotza ez ezik, larrua, gibela eta pankrea ere utziko dituzte taula gainean. Euskal Herriko ikusleak galbideko zuloetan dibertitzea dute helburu, dagokien sarrera ordaindu eta gero, jakina.
Aktore talde honek horrela definitzen du bere burua: sofista, judua, mormoia, pederasta, masoia, antisemita, kaukasiarra eta oso fina. Yoghurina Borova dragqueen nazia, Galder Perez aktore burusoila, Lander Otaola nerabe dekadentea, Loli Astoreka ospe handiko izar alkoholikoa eta Mikel Losada adimen urriko aktorea.
Ikuskizun honek ezinbesteko eta erantzunik gabeko gaiak izango ditu ardatz.
Antzezleak: Lander Otaola, Eduardo Gabiña, Galder Perez, Loli Astoreka, Mikel Losada
Zuzendaria: Itziar Lazkano
Koreografia: Maite Zalduegi
Ekoizpena: Sekula EZ