2012/04/02

Euskaraz bizitzera goaz!

Apirilaren 21ean egun osoko egitaraua egongo da Gasteizko euskalgintzaren eskutik. Irudian klik eginez handitu eta ikus dezakezue. Animatu eta ez egin beste planik egun horretarako, argi baitaukagu: Euskaraz bizitzera goaz!

Honez gain, bihar bertan, hilak 3, Florida zinemetan eta 20:00etatik aurrera Kontseiluak antolaturiko film-laburren lehiaketako sari banaketa izango da. Sei film hoberenak ikusi ahal izango dituzue bertan.