2013/11/20

Antton Morcillo gure lankidearekiko elkartasuna

2002ko apirilean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Batasunaren kontrako auzia abiatu zuen «ETAren enpresa handi bat» zelakoan eta haren mesedetan Herriko Tabernak kontrolatzen zituelako.
Garai hartan jardun horretan ustezko ardura politikoa zuelakoan gure lankidea den Antton Morcillo auziperatu zuten. Orain, bere bizitza 11 urtez baldintzatu duen jazarpen judizialak, oinarririk ez duen epaiketa politiko batez, amaiera larria izan dezake.
Hori dela eta, lehenengo eta behin, Gasteizko AEK-ko lankideok erabat injustua den egoera honen aurreran gure elkartasuna helarazi nahi diogu Anttoni, bai eta jendaurrean adierazi ere; berari, AEK-ko kidea den Idoia Arbelaitzi eta gainontzeko auziperatu guztiei.
Era berean, Auzitegi Nazionalari Antton eta gainerako auzipetuen eskubideak errespeta ditzala eskatzen diogu.
Gainera, gutun honen bidez nabarmendu nahi dugu beste edozeren gainetik Anttonek gurekin euskararen alde egindako lan guztia eta horretan jarraitu ahal izatea espero dugula.

Honengatik guztiagatik, Anttonen Gasteizko AEK-ko lankideok datorren ostegunean, azaroak 21, Libre lelodun kamiseta laranja jantzita emango dugu klase eta egiten ari diren epaiketa politikoen kontrako elkartasunezko ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu.