2014/12/09

Korrika 19: aurkezpena Gasteizen

Ostiral honetan 20:00etan Korrika 19 aurkeztuko dugu Jimmy Jazz aretoan. Kanta, bideoklipa, ibilbidea eta beste hainbat kontu aipatuko ditugu. Gainera, zizka-mizka ederrak banatuko ditugu aurkezpenaren bukaeran.
Ondoren, Estricalla eta Kashbad taldeen kontzertuez gozatu ahal izango dugu, Gasteizko AEKren ikasle bazara doan!