2017/01/23

Sahararen egoerari buruzko hitzaldia

Korrika Kulturalarekin iritsiko zaizkigun ekitaldi andanaren esperoan,"egingo al dugu?"-k bere bidea jarraitzen du, eta, bihar, asteartez, goizeko 8:30ean, urteko lehen hitzaldia izango dugu Arana euskaltegiaren parean dagoen Lopez De Gereñu ikastetxeko multimedia aretoan.

Sahara hartuko dugu ardatz, eta Arabako SEADen lagunen elkarteko Dani De Ayalaren eskutik, bertako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu.