2017/05/26

Bertso-ardo dastaketa

Hurrengo ostegunean bertsoak eta ardoa, ardoa eta bertsoak dastatu ahal izango ditugu Arana euskaltegian. Gontes upategiko ardoa dastatu eta bere sekretuak ezagutzeko aukera izango dugu, eta Ruben Sanchez eta Manu Bendala bertsolariek girotuko dute ekitaldia. Bidenabar, Aranako jaiak girotzeko baliatuko dugu aukera. Honatx gonbidapena!