2017/11/06

Gazta zati bat

Hurrengo asteko asteartean ekingo diogu berriz Euskara Pantaila Handian ekimenari. Oihaneder eta Gasteizko euskaltegiok elkarlanean prestatutako zinema-ziklo honek gure ikasleak euskaraz egiten den zinemagintzara hurbiltzea du xede.
Azaroaren 14ko saioak goizeko 8etan eta arratsaldeko 15:30ean izango dira, eta gaia gaurkotasun handikoa izango da: erabakitzeko eskubidea.