2020/04/29



 ANIMATZEN?

PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara.

Bristol, Yokohama, Soraluze, Alkoi, Montevideo, Zarrakaztelu, Mutriku, Jugo, Erandio, Mosku, Zestoa, Balmaseda, Astigarraga, Tafalla, Helsinki, Laudio, Sopela, Terrassa... Leku askotatik ari zaigu jendea animatzen.  Ez lagunok, EUSKARAK EZ DU MUGARIK! Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!

NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00ean
NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg