2010/10/13
Metodologia
Metodologia komunikatiboa jorratzen dugu. Horretarako AEK-k nazio mailan sortutako ikastunitateak erabiltzen ditugu. AEK-z kanpoko materiala (HABE, Elhuyar, IKA, aldizkariak, egunkariak, irratia, telebista, internet…) ere erabiltzen dugu eguneroko programaketan. Geure helburua hiztunak sortzea da eta honetarako, aurretik aipatu metodologian kultur ekintzak txertatzen ditugu, berau sustatzeko asmoz; horren harira sortu dugu Egingo al dugu? Programa. Beronen barruan barnetegi txikiak, hitzaldiak, antzerkia, kontzertuak eta beste hainbat ekimen eskaintzen ditugu kurtso osoan zehar ikasle eta euskaldunek euskara gozatu eta praktikatu dezaten.