Egingo al dugu Gasteizko Aek-ren bloga da, baina blog hau Gasteizko aek-ren jarduera osoaren erakusleihoa besterik ez da. Hemen irakaskuntzan, praktika jardueretan eta euskararen normalkuntzan diharduguna ezagutu ahal izango duzu eta bertan parte hartu, iritzia eman eta esperientziak trukatu.
Izan ere, aek hizkuntza akademia baino zerbait gehiago da. Gure euskaltegiek euskal txokoa, kulturgunea izatea dute helburu beti. Bertan euskara eskuragarriagoa egin nahi dizugu eta ikasteko bideak erraztu. Euskalduna bazara auzoko zure erreferentzietako bat izan nahi dugu. Eta euskaldunon eskubideen zaintzaile xume ere izan nahi dugu.
Egingo al dugu? programa ezagutzatik erabilerara eta normalizaziora urratsa ematen laguntzeko Gasteizko aek-ren apostua da.
Gasteizko aek-koak Lakuan, Zadorra euskaltegian; Judimendin, Aixkiria euskaltegian eta Aranan, Arana Euskaltegian topatuko gaituzu. Eta hemendik aurrera Egingo al dugu Gasteiz euskaldun birtual honetan eta kalean, tabernetan, gaztetxean, gizartetxeetan... Gasteiz euskaldun errealean.
Argi dugu euskara gasteiztarron nortasunaren parte dela eta balore sozial eta kultural garrantzitsua dela, gero eta monolitikoagoa den mundu honetan. Gasteiz euskalduna egingo al dugu?.