2011/11/15

Hiri-ortu ekologikoen inguruko hitzaldia Lakuan

Ostegun honetan Amaia Jimenez biologoa izango da Ibaiondo gizartetxean 10:30etik aurrera, hiri-ortu ekologikoei buruz hitz egingo digu eta nahi beste zalantza argituko du.

Gogoratu, halaber, neguko barnetegi txikirako izena eman dezakezuela jadanik. Abenduaren 3, 4 eta 5ean izango da Gernikako aterpetxean.

Pasa den urteko barnetegiko bideoa ikusteko, egin klik hemen.