2011/11/22

Kosmetika naturalaren inguruko tailerra ostegunean

Oihana Santamaria adituak eskainiko du hitzaldia eta gai naturalez egindako xaboi eta bestelako produktu kosmetikoak aurkeztuko dizkigu. Gainera, guk geuk egiteko jarraibideak ere jasoko ditugu. Hau guztia Jose Mardones kaleko Aixkiria euskaltegian, arratsaldeko 18:30ean.

Horrez gain, larunbaterako plana ere proposatatuko dizuegu. Gasteizko AEKko hainbat ikaslek antolatuta, bazkari eta karaokea egingo baita. Txartelak euskaltegietan eros ditzakezue 20 euroren truke.

Anima zaitezte!