
Euskararen eguna egunero dela badakigun arren, larunbatean ospatuko da ofizialki. Hori dela eta, ostiralean
bertso-hamaiketakoa antolatu dugu Lakua auzoko
Zadorra euskaltegian. Goizeko 10:30etik aurrera bertsoak entzun edo gure pintxo goxoak dastatu nahi izanez gero, etorri beldur barik!
Beste ekintza ugari ere antolatu dira aste honetan zehar, batzuk aipatzearren:
-
Ruper Ordorikaren kontzertua ostegunean Jimmy Jazzen.
-
Xabier Lete gogoan kantaldia ostegunean.
-
GazteHitz jaialdia larunbatean Mendizorrotzako kiroldegian.