2012/04/28

San Prudentzio egun zoriontsua guztioi!

Gure patroi txizatiak euria ekarri digu, ohikoa den bezala. gu pare bat konturekin gatozkizue.

Aurreko larunbatean Euskaraz bizitzera goaz! eguna ospatu genuen eta bertakoak dira argazki hauek. Eskerrikasko parte hartu zenuten guztioi!

Bestalde, barnetegi txikian dauden lagunei ondo pasa dezaten opa diegu hemendik, ea bueltarakoan kontatzen diguten zer moduz ibili diren.

besterik gabe, ondo pasa zubian eta pilak kargatuta itzuli!