2012/05/06

"Hizkuntzaren keinua" liburua aurkeztuko da Gasteizen


Hizkuntzaren keinua: 25 idazle 1.000 karaktereren bueltan euskaraz bizitzeko nahia adieraziz eta gauzatuz. Beste horrenbeste ilustratzaile nahi horri berari forma eta kolorea emanez.

Horietatik 6 idazlek eta 6 ilustratzailek zuzenean beren lana azalduko dute ostegunean, ilustrazioak proiektatuko dira, zuzeneko musika Jon Basaguren bakarlariaren eskutik, pikoteoa... Gainera, bertaratzen direnei liburua oparituko zaie.