Urtero bezala Aranako jaiak heldu dira eta auzoan euskaltegia dugunez, guk ere pare bat ekintza prestatu ditugu:
Ostiralean, ekainaren 1ean, 20:00etan triki-poteoa egingo dugu txosnagunetik hasita.
Launbatean, ekainaren 2an, 11:00etan bertso-dantza. Eskibel dantza taldearen eta Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik. Ondoren dantza-plaza eta bertso saiotxo bat. Guztiari bukaera emateko bertso-triki-poteoa. Goiz guztia igarotzeko plan ederra!
Honez guztiaz gain gogoratu txosna jartzen dugula, bertan ikasle eta irakasle jatorrek edari goxoak zerbitzatuko dizkizuete!
Bide batez, hementxe pandero tailerreko argazki batzuk: