2016/11/09

Egingo al dugu?

Azaroan zehar aurkeztu eta abian jarriko dugu AEKren eskolaz kanpoko ekintzen egitaraua. Urtero bezala, gure ikasleei eskola orduetan baina eskolatik kanpo hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera eskainiko diegu: tailerrak, hitzaldiak, ikuskizunak, bisita gidatuak, kontzertuak, barnetegi txikiak, inauteri jaia... Denetarik egin eta ikusteko aukera izango da ikasturte honetan ere.

Hasteko bi proposamen ditugu zuen artean zabaltzeko:

Estrenaldi-ekitaldia azaroaren 24an izango da, Kidam magoaren emanaldia izango dugu Hala Bedi tabernan, arratsaldeko 18:30ean.

Bestetik, dagoeneko, badago aukera neguko barnetegi txikira joan nahi duenak izena emateko. Aurten, abenduaren 3, 4 eta 5ean izango da Getaria eta Zumaia artean dagoen Askizu aterpetxean. Gainera, urtero bezala, azken egunean Durangoko azokara joateko aukera izango dugu!

Zer, egingo al dugu?