2016/11/04

Euskara pantaila handian

"Euskara pantaila handian" abian da. Euskara ikasleei euskarazko zinema eskaintzeko AEK, Oihaneder eta Gasteizko gainontzeko euskaltegiek elkarlanean antolatutako ekimena. Azarotik apirilera sei film proiektatuko dira, goizez zein arratsaldez. Orotara, 1200 ikasle hurbilduko dira Euskararen Etxera euskarazko zinemaz gozatzera.
Lehen emanaldia ostegunean izango da. Animatu eta etorri gurekin!