"Euskara pantaila handian" zinema-zikloak aurrera jarraitzen du, eta aste honetan bigarren ekitaldia eskainiko dugu Oihaneder Euskararen Etxean.
Ostegun honetan izango da, goizeko 10etan eta arratsaldeko 16etan. Oraingoan, "Kalebegiak" izango dugu ikusgai, 12 laburmetrailaz osatutako Donostiari buruzko ikuspegi berri eta ezberdin bat.
Filmaren gainean informazio gehiago nahi izanez gero, hemen aurkituko duzu.
Hurbil zaitez, eta gozatu euskal zinemagintzaz!